Entradas

Mostrando entradas de mayo, 2018

Bidaiaren amaiera

Imagen
Didaktika Orokorra izena duen itsasontzian egin dugun bidai hau amaitzear dago. Otsailean igo ginen itsasontzi honetara, eta orain maiatzean jeisten gara. Ez da bidai erraza izan, isasontzietan egiten diren bidaiak ez dira errazak izaten. Hurrengo lerroetan nik bizitako esperientzia azalduko dut: Bidaiaren lehenengo egunetan zorabioa sentitu nuen, itsasoko uretara egokitzea kostatzen da askotan, eta nire kasuan horrela izan zen. Itsasontzira igo eta guztiz ondo sentitu arte egun batzuk pasatu ziren, asteak esango nuke nik. "Non nago?", "Zer egiten dut hemen?", "zertaz hitz egiten du tripulazioak?" "Ez dut ezer ulertzen".... esaten nion nire buruari. Lehenengo sentsasio hau pasata itsasoko giroari egokitu nintzen. Bat-batean itsasontzain hitz egiten zena ulertzen nuen, nik uste dut nire kamarotean egindako lana (dokumentazioa, informazioa bilatzea, egunean zehar hitz egindakoa errepasatzea eta portafolioan idaztea...) lagundu zidan. Ast

15.astea, behatzaileak, autoebaluazioa, Iker eta Itziar

Astea behatzaileen ebaluazio eta autoebaluazioarekin hasi da. Haiek kurtsoan zehar behatutakoari buruz eta haien lanaren ibilbidearen inguruan hitz egin dute. Haien aburuz, gure taldean parte-hartze txikia dago eguneroko ekintzetan. Honen arrazoia ez daukate oso argi, lotsa, arreta gutxi jartzea... edo bestelakoak izan daitezke. Klaseak horrela joanda ezinezkoa izan da emandako guztia probetxuzkoa izatea, guk orokorrean oso desmotibatuta egon gara eta arrazoiak anitzak izan dira. Saio honetan klaseko hainbat ikaskide hartu dute parte eta haien iritzia eman dute guzti honen inguruan. Gehienek iritzi berdina izan dute, ikasgai hau ez die motibazioa piztu, nahiz eta  beharrezkoa ikusi gure lanbidea aurrera eramateko. Ni ideia honekin bat nator, nik ere uste dut oso ikasgai beharrezkoa dela, baina ez dit motibazioa sortzen. Nik gauza asko banekizkien goi-mailako gradua egin dudalako eta ikasgai hau eman dudalako, beste modu batean, baina hemen aipatutako kontzeptu gehienak landu ditut.

14.astea, Loczy eta dokumentazioa

Imagen
Aste honetan asteburuan zehar Gasteizko Europa jauregian egondako jardunaldie buruz hitz egin dugu. Jaurdunaldi hauek Plikerren teorietan oinarritzen ziren, eta ni ez naiz horietan egon, baina irakasleak kontatu digunaren arabera esaldi batekin laburtuko nuke han esan dena " Oso garrantzitsua da haurra nola begiratzen eta ulertzen dugun" Honi buruz gehiago hitz egiteko astelehen eta asteartean Loczy eskolaren bideo bat ikusi dugu. Loczy Budapesten aurkitzen den "institutu" bat da, lehen orfanato bat zen, baina momentu batean umerik gabe beratzerakoan, eskola pribatu batean bihurtu zen. Hemen Plikerren metodologia lantzen dute. Bideoan ikusi dezakegu umeek egunero dituzten ohiturak, eskolara nola ailegatzen diren, gelan egiten dutena, patioan pasatzen duten denbora... Gelako egoera batzuk aztertzen dira bideoan ere, umeen arteko liskerrak, kasketak, akordioak.. Hemen gertatzen den guztia badirudi inprobizazioaren fruitua dla, baina okertuta gaude, honen guztiaren

13.astea, metodologia

Imagen
Aste hau oso arraroa izan da. Astelehenean irakaslea ez da gelara etorri eta gutako askok ere ez. Ni ez naiz etorri, baina badakit musikako irakaslea egon dela etorri diren gutxiekin K2 lanaren inguruan hitz egiten eta sortu diren galderak edo arazoak konpontzen. Asteartea jai eguna zen, langileen eguna zelako, beraz, ez dugu klaserik izan. Ostiralean, berriz, klase normala izan dugu. Saio honetan gure gelako hiru ikaslek metodologiaren inguruko aurkezpena egin digute. Aurkezpenari hasiera emateko metodologiaren definizioa eman digute: "Hezkuntzaren helburuak lortzeko elementu giltzarria da. Pedagogia bakoitzak zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta.Espazioen, denboraren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi askoren gaineko erabakiak planifikatzeko, antolatzeko eta zehazteko aukera ematen digu metodologiak." Ondoren metodologia curriculumaren arabera nola lantzen den azaldu digute eta bukat

12.Astea, denbora librea, proiektuen bidezko ikaskuntza eta programazioa

Aste honetan ez dugu teoria askorik eman, nahiz eta azalpen teorikoak ez egon gelan egunero ikasten dugu, lanak egiten, gure artean hitz egiten.... Aste honetan asko ikasi dut K2 lana aurrera eramaten, curriculumean oinarrituta dagoen lana da eta modu inplizituan, honen inguruko gauza berri asko ikasten dira. Astelehena eta asteartea horretan eman dut gelan, nie taldekidekin K2 lana egiten eta beste ikasideei laguntzen. Ostiralean bi aurkezpen izan ditugu, alde batetik proiektu bidezko ikaskuntzaren ingurukoa. Aurkezpen hau gure ikaskide batek egin digu, berak modulua ikasi du eta honen gaineko informazioa dauka. Hasteko, proiektuen bidezko ikaskuntza zertan datza azaldu digu, ze metodologia jarraitzen duen, ze fase jarraitzen dituen, eta abarrekoak azaldu dizkigu. Amaitzeko Antzuolako Herri ikastetxearen inguruko informazioa eman digu. Niri Antzuolako Herri ikastetxearen metodologia asko gustatzen zait. Interes handia daukat Gasteizko Errekaberri eskolan, Antzuolako metodologia j

11. astea, zer da didaktika? eta la oreja verde

Imagen
Asteari hasiera emateko gure ikaskide batzuk "Zer da didaktika?" aurkezpena egin digute. Oso  aurkezpen interesgarria izan da, didaktikaren hainbat definizio, jatorria, elementuak, motak, helburuak eta dimentsioak azaldu dizkigute. Haiek egindako aurkezpenaren laburpen txikia utziko dut hemen: Didaktika "didastekene" hitz grekotik datorren hitza da eta irakasteko artea esan nahi du. XVII. mendean hartu zen zientzia bezala, nahiz eta aurretik Sokrates eta Platonek sortu. Hainbat definizio aurkitzen dira didaktikaren inguruan, Etxague honela definitu zuen 2004.urtean: "Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen soziala azken helburuak dituelarik." Didaktika mota ezberdinak daude ikaslea nor den eta zer irakatsi behar den kontuan hartzen badugu, hauek dira aurkitzen ditugun motak: Orokorra, berezia, teknologikoa e