Entradas

Mostrando entradas de abril, 2018

10. astea, unitate didaktikoa

Astelehenean modulua egin duten gelakide batzuen aurkezpena izan dugu, aurkezpena "Programazioa" izan da. Honetan unitate didakriko bat egiteko ze pausu jarraitu behar diren eta ze irizpide izan behar ditren kontuan azaldu digute. Haiek azaldutako programazioaren eredua honako pausu hauek jarraitzen zituen; hasteko ikastolaren inguruko informazioa jaso behar da (ingurunea, ingurune soziologikoa...), gero taldearen ezaugarri zehatz batzuk jarri behar dira (kopurua, zenbat neska, zenbat mutil, adina, jatorria, berezitasunak..), eta "sarrera" honi amaiera emateko familiarekin harremana nolakoa den deskribatu. Jarraitzeko helburuak zehaztu behar dira, bai orokorrak eta bai zehatzak. ondoren etapa horretako edukiak idatzi behar dira eta hiru multzotan sailkatu, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak. Helburuak eta edukiak zehaztuta izatean horietarako aproposak diren ekintzak diseinatu behar dira, posible baldin bada mota hauetako ekintzak proposatu behar dira: sarrera