Entradas

Mostrando entradas de febrero, 2018

Aurkezpena eta 1. astea

Imagen
Kaixo guztioi eta ongi etorri nire bloggera. Nire izena Irantzu Anda Etxebarria da, eta Haur Hezkuntzako graduko 1.mailako ikaslea naiz. Blogg honen funtzioa "Hezkuntzaren didaktika" ikasgaian landutako edukiak konpartitzea izango da, hauen gaineko hausnarketak egitea eta nire ikuspuntua jakitera ematea. Lehenengo aste honetan ikasgaiaren aurkezpena egin dugu. Hasteko, gelaren ordena aldatu dugu, normalean esertzen garen tokietatik mugitu gara (Gelaren alde batean Haur Hezkuntzako goi mailako zikloa ikasi dugunok eseri gara eta modulua ikasi ez dutenak beste aldean, adinaren arabera kokatuta) Modu honetan lortu nahi dena elkarri laguntzea da, goi mailako ziklotik gatozenok didaktika zerotik asten dutenentzat “eredua” izanik. Behin lekuen antolaketa eginda, irakasleak ikasgaiari sarrera eman dio galdera batzuk eginez:  “Zer da zuretzat ikastea?, eta irakastea?” Gero galdera hauen erantzunak gelaren aurrean esan ditugu eta arbelean erantzunak jaso ditugu. Erantzun