Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2018

7. astea, Heziberri 2020 eta urteko plana

Asteari hasiera emateko gure bi ikaskide Heziberri 2020ren lehenengo egitasmoaren: hezkuntza eredu pedagogikoaren markoaren aurkezpena egin digute. Aurkezpena hasteko marko honetara ailegatzeko pausuak erakutsi dizkigute, behin markoaren barruan egonda hemen aurki dezakeguna azaldu digute, hona hemen aurkeztutako puntuak: -hezkuntza oinarriak                                                          -oinarrizko hezkuntzaren xedeak                                                          -konpetentziak                                                          -oinarrizko konpetentziak                                                          -edukiak                                                          -edukiak hautatzeko irizpide orokorrak                                                          -metodologia                                                          -eduki-motak irakatsi eta ikasteko orientabideak                                                          -eleaniz

6.astea, kezkak eta mapa kontzeptuala

Imagen
Aste hau hasteko, irakasleak aurreko ostiraleko kezkak ekarri ditu berriro ere gelara erantzuna eman nahian. Aurreko sarreran esan bezala, didaktika ez da ikasgai erraza, inoiz ikusi ez ditugun kontzeptuak azaltzen ditu, dekretu zailak irakurri eta ulertu behar ditugu, unitate didaktikoa egin behar dugu... Astelehena, beraz, horretarako erabili dugu, gure kezkak ulergarriak direla jakiteko, baina pixkanaka-pixkanaka argitzen joango direla esan digute. Aste honetako beste bi saioak K2HHren didaktikako lana ulertzeko eta lantzeko erabili ditugu. Martxoaren 9an aurreko asteetan egindako Heziberri 2020ren mapa kontzeptuala entregatu dugu, hemen utziko dut nik egindako mapa kontzeptuala:

5.astea, konfiantzaren pedagogia

Imagen
Bostgarren astea bideo bat ikusten hasi dugu, bideoa Arizmendi ikastola ren ingurukoa da, haiek aurrera eramandako pedagogiari buruzkoa, konfiantzaren pedagogia ri buruzkoa. Pedagogia eredu hau 0-6 urte arteko umeekin lantzen dute, etapa hau garrantzitsuena delako, bai garapeneko etapa sensibleena delako eta bai geroko garapenaren oinarriak finkatzen direlako ere. Haientzat oso garrantzitsua da ikastola eta familie n arteko harremana, hau konfiantzazkoa izan behar da, familia ondo ezagutu behar da umearen egoera ulertzeko eta horretara egokitzeko, Guraso eskolak ere lan handia egi ten du egoera goxo eta giro beroa sortzeko eta modu honetan konfiantza handiagoa izateko. Ikasolaren proiektu arkitektonikoa pedagogiara egokitu dute, espazioak ezaugarri hauek ditu: espazio zabala da, 3 dimentsiotakoa, erakargarria, kuriositatea bultzatzen duena, azken finean haurrak bere mugak ipintzeko espazioa eta ez alderantziz. Modu honetan gelak hainbat txokotan sailkatuta daude, ume bakoitzak

4. astea, behaketa taula, Carlos Monereo eta heziberri

Laugarren aste honi hasiera emateko, gure gelako bi ikasle haien behaketa taularen proposamena azaldu digute, haien ustez, orokorrean, gelan egindako behaketa taulen maila nahiko baxua da eta horregatik haien eredua erakutsi digute. Hauek izan behar dira behaketa taula bat egiteko pausuak: 1.Jarduera bat proposatu eta azaldu 2.Jardueraren helburuak zehaz 3.ITEM-ak sortu eta ebaluatu Behaketa taula bat sortzerakoan oso garrantzitsua da testuinguruan jartzea (pedagogia, adina,lekua...). Behaketa taula ez da bakarrik umean oinarritu behar, bere inguruko faktor guztiak (testuingurua, irakaslea, harremanak, familia, eskola. hezkuntza proiektua, materiala, espazioa, antolaketa...) oso garrantzitsuak dira ere eta era berean ebaluatu behar dira. Behaketa taula alde batera utzita, Carlos Monereoren bideo bat ikusi dugu aste honetan zehar, bideoan konpetentzietan oinarritzen da, zer diren, hauen ebaluazioa nola egiten den,irakasleek gelan nola jokatu behar dute...  Garrantzi handia emat

3. astea, modulu lana eta ebaluaketa irizpideak

Imagen
Asteari hasiera emateko K2 moduluaren aurkezpena egin digute didaktika orokorreko orduan, oso baliogarria izan da modulu lana hobeto ulertzeko, lanak entregatzeko datak jakiteko, nola bidal behar ditugun gauzak argi izateko…. Saio praktikoan aurreko astean irakurritako testuarekin “Gure ebaluazio-paradigmen abiapuntua” lanean jarraitu dugu eta testuan oinarriturik ebaluaketa irizpideen zerrenda egin dugu, hau izan da nik eta beste bi ikasleek egindako proposamena:  Proposamen honetan ez da umea bakarrik kontuan hartzen, bere ingurune guztia ere, gela, materialak irakasleak, beste umeak… uste dugu hau oso garrantzitsua dela umearen jokabidea aztertzeko eta ulertzeko, eta proposamen ona iruditzen zaigu. Azken saioan testu berdinarekin lanean jarraitu dugu, aurreko astean bezala, arreta deitu diguna, deigarria iruditu zaiguna, komentatu nahi genuena… azpimarratu edo jaso dugu eta berriz ere tertulia pedagogiko batean gela aurrean esan dugu. Guztion artean kontzept

2. astea, kontzeptu berriak eta tertulia pedagogikoa

Imagen
Lauhileko honetako bigarren astean gaude. Aste honetan eduekin eta kontzeptu berriekin sakonago aritu gara. Gelan "Heziberri 2020"   edo “unitate didaktikoa” hitzak entzun dira, eta hemendik aurrera ia egunero aipatuko diren kontzeptuak izango dira. Nahiz eta lehenengo astea, aurkezpeneko astea zena, pasatu, ikasgaiaren aurkezpenarekin jarraitu dugu eta honekin batera blogga egiterako orduan sortu ahal diren arazoei erantzuna emateko erabili dugu saio bat. Aste hasieran, irakasleak bi esaldi hauek osatzea eskatu digu: "Hemen eta orain ikaskuntza egoera errezteko………………….gehitu/kenduko nuke eta hemen eta orain ikaskuntza egoera laguntzeko nik…………………… aportatu dezaket eta ……………………………… kontrolatu/maneiatu behar dut" .  Esaldi hauek betetzerakoan ikasle batzuk haien erantzunak besteekin partekatu dituzte. Nik ez ditut gela osoarekin partekatu, baina hemen utziko dizkizuet nire erantzunak: "Hemen eta orain ikaskuntza egoera errezteko ikasle kopurua ken