3. astea, modulu lana eta ebaluaketa irizpideak

Asteari hasiera emateko K2 moduluaren aurkezpena egin digute didaktika orokorreko orduan, oso baliogarria izan da modulu lana hobeto ulertzeko, lanak entregatzeko datak jakiteko, nola bidal behar ditugun gauzak argi izateko….

Saio praktikoan aurreko astean irakurritako testuarekin “Gure ebaluazio-paradigmen abiapuntua” lanean jarraitu dugu eta testuan oinarriturik ebaluaketa irizpideen zerrenda egin dugu, hau izan da nik eta beste bi ikasleek egindako proposamena: 





Proposamen honetan ez da umea bakarrik kontuan hartzen, bere ingurune guztia ere, gela, materialak irakasleak, beste umeak… uste dugu hau oso garrantzitsua dela umearen jokabidea aztertzeko eta ulertzeko, eta proposamen ona iruditzen zaigu.


Azken saioan testu berdinarekin lanean jarraitu dugu, aurreko astean bezala, arreta deitu diguna, deigarria iruditu zaiguna, komentatu nahi genuena… azpimarratu edo jaso dugu eta berriz ere tertulia pedagogiko batean gela aurrean esan dugu. Guztion artean kontzeptu batzuk argitu ditugu edo bakoitzak bere iritzia eman du testuan azaltzen diren hainbat egoerei buruz.

Comentarios