5.astea, konfiantzaren pedagogia

Bostgarren astea bideo bat ikusten hasi dugu, bideoa Arizmendi ikastolaren ingurukoa da, haiek aurrera eramandako pedagogiari buruzkoa, konfiantzaren pedagogiari buruzkoa.

Pedagogia eredu hau 0-6 urte arteko umeekin lantzen dute, etapa hau garrantzitsuena delako, bai garapeneko etapa sensibleena delako eta bai geroko garapenaren oinarriak finkatzen direlako ere.
Haientzat oso garrantzitsua da ikastola eta familien arteko harremana, hau konfiantzazkoa izan behar da, familia ondo ezagutu behar da umearen egoera ulertzeko eta horretara egokitzeko,
Guraso eskolak ere lan handia egiten du egoera goxo eta giro beroa sortzeko eta modu honetan konfiantza handiagoa izateko.

Ikasolaren proiektu arkitektonikoa pedagogiara egokitu dute, espazioak ezaugarri hauek ditu: espazio zabala da, 3 dimentsiotakoa, erakargarria, kuriositatea bultzatzen duena, azken finean haurrak bere mugak ipintzeko espazioa eta ez alderantziz. Modu honetan gelak hainbat txokotan sailkatuta daude, ume bakoitzak momentu bakoitzean behar duen txokora joateko aukera dauka eta horietan esploratzeko denbora.

Umeek lan asko taldean egiten dute eta urte ezberdinetako umeak egoten dira batera hainbat momentuetan, modu honetan txikiek handietaz ikasten dute eta alderantziz.

Naturako espazioei garrantzi handia ematen dizkiete, umeei esploratzeko aukera emate diete, gorputz mugimenduak hobetzen dira, espazio hauen zainketaz ohartzen dira... Ortua, konpostadorea...daukate eta haziak landatzen dituztenetik hazia landare bihurtzen den arteko prozesua ikusteko aukera daukate beste hainbat gauzen artean.

Komunitatearekin eta herriarekin harreman asko daukate, jaietan eta ekintzetan parte hartzen dute.

Hona hemen ikastolak egindako bideoa haien pedagogia azaltzeko eta argazki batzuk:

https://www.youtube.com/watch?v=6TDg1Xj8Ykg&t=210s




Saio praktikoan Heziberriren mapa kontzeptuala egiten jarraitu dugu, honen inguruan genituzten zalantzak argitu ditugu eta lanarekin aurrera jarraitu dugu.
Astea amaitzeko, behatzaileak astean zehar egin dugunaren errepasoa egin dute eta gelan "debate" txikia sortu da. Zalantzak agertu dira eta ikasleen kezkak ere, Didaktika ez delako ikasgai erraza, oso kontzeptu bereziak dituelako, orain arte entzun ez ditugunak. 




Comentarios