2. astea, kontzeptu berriak eta tertulia pedagogikoa

Lauhileko honetako bigarren astean gaude. Aste honetan eduekin eta kontzeptu berriekin sakonago aritu gara. Gelan "Heziberri 2020" edo “unitate didaktikoa” hitzak entzun dira, eta hemendik aurrera ia egunero aipatuko diren kontzeptuak izango dira.

Nahiz eta lehenengo astea, aurkezpeneko astea zena, pasatu, ikasgaiaren aurkezpenarekin jarraitu dugu eta honekin batera blogga egiterako orduan sortu ahal diren arazoei erantzuna emateko erabili dugu saio bat.

Aste hasieran, irakasleak bi esaldi hauek osatzea eskatu digu:

"Hemen eta orain ikaskuntza egoera errezteko………………….gehitu/kenduko nuke eta hemen eta orain ikaskuntza egoera laguntzeko nik…………………… aportatu dezaket eta ……………………………… kontrolatu/maneiatu behar dut".

 Esaldi hauek betetzerakoan ikasle batzuk haien erantzunak besteekin partekatu dituzte. Nik ez ditut gela osoarekin partekatu, baina hemen utziko dizkizuet nire erantzunak:

"Hemen eta orain ikaskuntza egoera errezteko ikasle kopurua kenduko nuke eta hemen era orain ikaskuntza egoera laguntzeko nik nire esperientzia aportatu dezaket eta besteen aurrean hitz egiteko gaitasuna maneiatu behar dut"


Irakasleak esan digun moduan ikasleen ratioa ez dago bere esku, gelan jende asko gara eta horrek ez du asko laguntzen ikaskuntza irakaskuntza prozesuan, baina aldatu ezin dugunez moldatu beharko gara.


Aste honetan zehar “Gure ebaluazio- paradigmen abiapuntua” ( I.Larrea eta A.Barandiaran) testuarekin lanean aritu gara. Testu hau “hik hasi” aldizkarian argitaratu zen 2016ko udazkenean.  
























Bakoitzak etxean testua irakurri du eta arreta deitu diona, interesgarria iruditu zaiona… jaso du eta saio batean guztiok batera testuri buruz hitz egin dugu, hau da, tertulia pedagogikoa antolatu dugu. Ekintza hauetan parte hartzea ez da oso handia gure gelan, eta honekin lehen aipatutakora bueltatzen naiz, gelan ikasle asko gara eta nik ulertzen dut jedearen aurrean hitz egitea batzuei asko kostatzen zaiela, ez dela gauza erraza askorentzat hainbeste pertsonen aurrean bere iritzia ematea hainbat arrazoiengatik: beste norbaitek bere iritziaren kontra egitea kritika batekin, hitz egiterakoan nahastea, pentsatzen duena argi ez adieraztea….

Comentarios