4. astea, behaketa taula, Carlos Monereo eta heziberri

Laugarren aste honi hasiera emateko, gure gelako bi ikasle haien behaketa taularen proposamena azaldu digute, haien ustez, orokorrean, gelan egindako behaketa taulen maila nahiko baxua da eta horregatik haien eredua erakutsi digute.

Hauek izan behar dira behaketa taula bat egiteko pausuak:
1.Jarduera bat proposatu eta azaldu
2.Jardueraren helburuak zehaz
3.ITEM-ak sortu eta ebaluatu

Behaketa taula bat sortzerakoan oso garrantzitsua da testuinguruan jartzea (pedagogia, adina,lekua...). Behaketa taula ez da bakarrik umean oinarritu behar, bere inguruko faktor guztiak (testuingurua, irakaslea, harremanak, familia, eskola. hezkuntza proiektua, materiala, espazioa, antolaketa...) oso garrantzitsuak dira ere eta era berean ebaluatu behar dira.

Behaketa taula alde batera utzita, Carlos Monereoren bideo bat ikusi dugu aste honetan zehar, bideoan konpetentzietan oinarritzen da, zer diren, hauen ebaluazioa nola egiten den,irakasleek gelan nola jokatu behar dute...  Garrantzi handia ematen dio ebaluazioari, ebaluatzeko mila metodo daude eta horrek baldintzatuko du ikasteko orduan.

Niri asko gustatu zait Carlos Monereok egindako hausnarketa hau: "Eman behar den lehen pausua ikasleek bizitzan zehar aurkituko dituzten arazoak ebaluatzea da eta ikasgai bakoitzean arazo horiek ulertzeko eta ebazteko behar dena irakatsi"
Hona hemen gelan ikusi dugun bideoa:

https://www.youtube.com/watch?v=nTGFI8K21CI


Aste honetako saio praktikoan K2HH ren aurkezpeneko gidaren Didaktikako atala irakurri dugu eta Curriculumaren mapa kontzeptuala egitea eskatu digute, denbora eman digu horrekin asteko, ez da lan erraza Heziberri 2020 deketua mapa kontzeptual bakarrean murriztea, dekretua ondo irakurri behar da eta atal eta informazio garrantzitsuena hautatu










Comentarios