10. astea, unitate didaktikoa

Astelehenean modulua egin duten gelakide batzuen aurkezpena izan dugu, aurkezpena "Programazioa" izan da. Honetan unitate didakriko bat egiteko ze pausu jarraitu behar diren eta ze irizpide izan behar ditren kontuan azaldu digute.

Haiek azaldutako programazioaren eredua honako pausu hauek jarraitzen zituen; hasteko ikastolaren inguruko informazioa jaso behar da (ingurunea, ingurune soziologikoa...), gero taldearen ezaugarri zehatz batzuk jarri behar dira (kopurua, zenbat neska, zenbat mutil, adina, jatorria, berezitasunak..), eta "sarrera" honi amaiera emateko familiarekin harremana nolakoa den deskribatu.
Jarraitzeko helburuak zehaztu behar dira, bai orokorrak eta bai zehatzak. ondoren etapa horretako edukiak idatzi behar dira eta hiru multzotan sailkatu, kontzeptuak, prozedurak eta jarrerak. Helburuak eta edukiak zehaztuta izatean horietarako aproposak diren ekintzak diseinatu behar dira, posible baldin bada mota hauetako ekintzak proposatu behar dira: sarrera eta motibazio ekintzak, garapen ekintzak, gogoeta ekintzak eta ebaluazio ekintzak. Ekintzekin bukatzerakoan ebaluazioarekin hasi behar da, lau motatako ebaluazioa egin behar dira: hasierako ebaluazioa, etengabeko ebaluazio jarraia, bukaerako ebaluazioa eta autoebaluazioa. Ebaluazioaren bitartez argi ikusiko da unitate didaktikoaren helburua nola atera den, gure hasierako helburuak bete diren, aldatzeko zerbait badagoen....

Lehen esan bezala hau eredu bat baino ez da, baina unitate didaktikoa egiteko hainbat eredu daude, nik moduluan egindako eredu bat azalduko dut:


ZERUAREN ETA GORPUTZAREN KOLOREA
Sarrera: gai honetan umea bere ezaugarri fisikoak eta bere gorputz atalak ikasiko du. Besteengandik bereiztuko da eta bere itxura fisikoa desberdina delaz ohartaratuko da. Baita ere negua izango da interesgune bat eta urtaroak, klima-aldaketak… ikasiko ditu

HELBURUAK
EDUKIAK
EBALUAZIO-IRIZPIDEAK

Norberaren ezaguera eta autonomía pertsonala:
-Ume bakoitzak bere gorputz atalak zeintzulk diren eta zertarako balio duten ikastea
-Bere itxura fiskoa besteengandik ezberdina dela konturatzea
-Norberak zer gauzak egiteko gai den jakitea
Ingurunearen ezaguera:
-Urtaroak ikastea eta bakoitzaren klima-aldaketak jakitea
Hizkuntak: komunikazioa eta adierazpena:
-Beste umeekin hitz egite eta parte-hartzea erlazioak sustatuz

Norberaren ezaguera eta autonomía pertsonala:
-Abesti baten bidez gorputz atalak ikasi eta zertarako balio duen bakoitzak (Txiki txiki abestia)
-Bat beste baten aurrean ipini aurrekoaren ezaugarri fisikoak ikusteko eta norberak ispilu batean begiratu
-Hotz egiten duenean berokia ipini eta bero egiten duenean arropa motza eraman
Ingurunearen ezaguera:
-Urtaro bakoitzari buruzko marrazki bate gin (neguan euria, udazkenean hostoak…)
Hizkuntza: komunikazioa eta adierazpena:
-Joku kooperatibo bat egin
Norberaren ezaguera eta autonomía pertsonala:
- Ea Gorputz atalak bereizten dituen
- Ea Itxura fisiko ezberdinak bereizten  dituen
- Ea Bera bakarrik hainbat gauza batzuk egiteko gai den
Ingurunearen ezaguera:
- Ea Urtaroak dakizkien
-Ea Hotza eta beroa bereizten dituen
-Ea  Urtaroen ordena dakien
Hizkuntza: komunikazioa eta adierazpena:
-Besteekin erlazionatzen den
-Zenbait gauza adierazteko gai den hizkuntza ez erabiliz
-Jolas kooperatiboetan arauak errespetatzen baditeuen
*Ebaluazio txostena
*Kontrol zerrenda edo agenda
*Galdeketa bat beste hezitaileei pasatzeko
*Elkarrizketa gida osatu gurasoekin hitz egiteko

OINARRIZKO GAITASUNAK
ADIERAZLEAK (EBALUAZIO-IRIZPIDEEKIN DUTEN LOTURAK)
ASKOTARIKO ADIMENAK

-Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
-Ikasten ikasteko gaitasuna
-Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
-Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna

-Gorputz atalak bereizteko gai da marrazki bat eginez
-Hotza eta beroa bereizteko gai da kanpora ateraz (patiora)
-Gaztelaniaz eta  euskeraz hamar hitzeko esaldi bat esateko gai da
-Adimen linguistikoa
-Adimen intrapertsonala eta interpertsonala
-Adimen naturalista
-Adimen korporal-zinestesikoa



1.      Aukera metodologikoa:
-TXOKOAK: (autonomia)
Puzzle txokoa aukeratuko dugu.
3-4 ume egongo dira talde batean eta denok batera gorputz-ataleko puzzle bat egin beharko dute. Honekin, gorputz-atalak ikasten dituzte eta haien funtzioak ere.
Adibidez: ahoa – hitz egiteko, begiak – ikusteko, sudurra – usaintzeko …
Ariketa honekin, denok batera egingo dute eta talde lana indartuko dute. Modu berean errespetua landuko dute eta aniztasuna onartuko dute poliki-poliki.
Hezitzaileak zer egiten duten umeak behatuko du eta aske utziko die, laguntza eman gabe, soilik eskatzen baldin badiote.


-TAILERRAK: (ingurunea)
Gelatik kanpo egongo dira eta hezitzaileak taldeka jarriko die, 3 ume talde batean, eta plastilina multzo bat emango die talde bakoitzari.
Hezitzaileak esango die egin beharrekoa eta plastilinarekin gizaki baten gorputz bat egitea izango da.
Lehenengo, hezitzaileak egingo du umeak ikusteko nola egiten den. Gero ordu bat edukiko dute haiek egiteko.
Hezitzaileak, umeak egiten duten bitartean, behatuko du ondo ala gaizki egiten duten eta laguntza behar badute hezitzaileak lagunduko die.
Honekin konfiantza garatuko dute eta haien artean errespetatuko dira.

-JOLAS ESPERIMENTALA: (hizkuntza)
Hemen, gela batean egongo dira eta hezitzaileak musika jarriko die umeak erlaxatzeko eta lasai egoteko.
Gero orri txuri bat emango die umeei eta haiek musika transmititzen dien gauza guztiak marraztu behar dituzte, horrela sormena ere landuko dute.
Marrazten ari diren momentuan, haien sentimenduak lantzen dituzte.

2.      Ebaluazioa:
-Ebaluazio-txostena:
AUTONOMIA:
Gorputz atalak ezagutzen ditu

Oso ondo moldatzen da ikaskideekin

Erabiltzen ditu kortesia formulak: agurra, eskerrik asko …

Identifikatzen ditu landu ditugun balioak:elkartasuna eta lankidetza.



INGURUNEA
Interesa eta jarrera ona erakusten du.

Bere lankideak errespetatzen ditu.

Lan taldeetan parte hartzen du.


HIZKUNTZA
Hizkuntza gero eta landuagoa du.

Gustuko du taldeko hizkuntza-jardueretan parte hartzea.

Arreta eta interesa jartzen du musika-jarduerak egitean.


LB: Lortzeko bidean        L: Lortuta        LG:Lortu gabe

-Ebaluazio-tresna:

Ia inoiz ez
Batzuetan
Sarri
Oso sarri
Klasean parte hartzen du




Lagunak errespetatzen ditu




Arreta jartzen du ikasgaietan




Bidalitakoa egiten du




Interesa jartzen du edozein aktibitatean.





-Hezitzaileen galdeketa:
Nolakoa izan da ikasleen portaera? Helburuak lortu dira? Jardueraren bat aldatu da?
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10











Erabilitako materiala ona izan da?
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10











Ikasgai bakoitzaren denbora egokia izan da?
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10











Hobetuko zenuke ikasgaia emateko modua?
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10











Aldatuko zenuke zerbait?











IRADOKIZUNAK











-Familiarekin izandako elkarrizketa:
Hasteko agurtuko genioke familiei eta gela eroso batera joango ginateke.
Lehenik eta behin, nola izan den umeen jarrera azalduko diegu, forma erlaxatu batean.
Gero, urtean zehar lortutako metak zein izango diren azalduko diegu eta hori lortzeko erabiliko ditugun materiala eta gaiak.
Bukatzeko, familien galderak erantzungo ditugu eta gero eskolako instalazioak erakutsiko diegu.
 6-Datorren ikasturtea:
Datorren ikasturterako, material berria (ze material) eta gehiago erosiko genieke eta klasea emateko era dinamikoagoa izango litzateke(adibidez), umeak horrela ez zaie ahaztuko hainbeste teoria…..


 Eredu hau gelan aurkeztutakorekin alderatuz gero ikusten dugun ezberdintasun handiena hasierako sarrera da, nire proposamen honetan ez dago zentroaren edo ikasleen informaziorik, gaiaren azalpen txikia eskeintzen da bakarrik.
Bigarren zatian ez dira bakarrik helburuak, edukiak eta ekintzak zehazten, honetan oinarrizko gaitasunak, adierazleak eta askotariko adimenak ere ebaluatzen dira.
Ebaluazioaren arloa ez dira lau ebaluazio motak zehazten gelan aurkeztutako ereduan bezala, honetan ikus dezakezuenez, beste modu ezberdin batean egiten da ebaluazioa.

Asteartean, saio praktikoan, gure gelakideek unitate didaktikoa lantzen hasi dira, bakoitza bere taldearekin jarrita hasiera eman dioteeginbeharreko honi. Nik modulua eginda dudanez lan hau ez dut egin behar, laguntza emateko nago, nire ikaskideek gai honen inguruan dituzten zalantzak argitzeko eta ahal dudan neurriak haien lana errazteko.

Ostiralean, astelehenean "Programazioa"ren aurkezpena egin zuten gelakideek guztion artean unitate didako bat egitea proposatu dute. Hasieran guztiok aldi berean egitea proposatu dute, baina gelan ikasle asko gara eta ia ezinezkoa da hori, beraz, bulta asko eman ondoren, guztion artean gaia, eskola eta ikasleen ezagarriak adostu ditugu eta talde txikiagoetan helburuak, edukiak, ekintzak eta ebaluazioa banandu dugu, talde bakoitzak hauetako bat lantzen.
Nire taldeari edukiak aztertzea eta zeintzuk izango diren autatzea tokatu zaio, lan oso zaila izan da, aurretik helburuak eta ekintzak jakin gabe edukiak zehaztea ezinezkoa delako, baina azkenean gai horrekin lotura gehien dituztenak aukeratu ditugu.

Nik uste dut, ekintza hau nire gelakideentzat ona izan dela, unitate didaktikoari hasiera emateko hainbat kontzeptu eta egiteko moduak argitu dituztelako, nahiz eta gela handi batean egiteko ekintza zaila izan.

Comentarios