13.astea, metodologia

Aste hau oso arraroa izan da. Astelehenean irakaslea ez da gelara etorri eta gutako askok ere ez. Ni ez naiz etorri, baina badakit musikako irakaslea egon dela etorri diren gutxiekin K2 lanaren inguruan hitz egiten eta sortu diren galderak edo arazoak konpontzen.

Asteartea jai eguna zen, langileen eguna zelako, beraz, ez dugu klaserik izan.

Ostiralean, berriz, klase normala izan dugu. Saio honetan gure gelako hiru ikaslek metodologiaren inguruko aurkezpena egin digute. Aurkezpenari hasiera emateko metodologiaren definizioa eman digute:
"Hezkuntzaren helburuak lortzeko elementu giltzarria da. Pedagogia bakoitzak zehazten duten erabakiak eta estrategiak adierazten ditu, hezkuntza-teorian oinarrituta.Espazioen, denboraren, proposamenen, materialen, esku-hartzeko estiloen eta beste alderdi askoren gaineko
erabakiak planifikatzeko, antolatzeko eta zehazteko aukera ematen digu metodologiak."

Ondoren metodologia curriculumaren arabera nola lantzen den azaldu digute eta bukatzeko metodologia lantzeko 5 aukera aurkeztu dizkigute: interesguneak, txokoak, tailerrak, jolas librea eta jolas esperimentala.
Niri 5 teknikak oso ideia onak iruditzen zaizkit modu egokiak aurrera eramaten badira, baina bostetatik niri bat oso interesgarria iruditzen zait, jolas esperimentala. Nire ustez, jolas mota honi esker umeen interesak zeintzuk diren jakin dezakegu, umeak hobeto ezagutzeko aukera daukagu eta umearen autonomia garatuko da, irakasleak jokoz kanpo geratzen delako, umea da jolasean parte hartzen duen pertsona bakarra.






Aurkezpena egin ondoren gelakide guztien artean egon gara hitz egiten eta askok parte hartu dugu gure esperientziak kontatzen, bakoitzak metodologia batekin egin du topo bere ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, bai ikasle moduan eta baita irakasle moduan ere.



Comentarios