12.Astea, denbora librea, proiektuen bidezko ikaskuntza eta programazioa

Aste honetan ez dugu teoria askorik eman, nahiz eta azalpen teorikoak ez egon gelan egunero ikasten dugu, lanak egiten, gure artean hitz egiten.... Aste honetan asko ikasi dut K2 lana aurrera eramaten, curriculumean oinarrituta dagoen lana da eta modu inplizituan, honen inguruko gauza berri asko ikasten dira.

Astelehena eta asteartea horretan eman dut gelan, nie taldekidekin K2 lana egiten eta beste ikasideei laguntzen.

Ostiralean bi aurkezpen izan ditugu, alde batetik proiektu bidezko ikaskuntzaren ingurukoa. Aurkezpen hau gure ikaskide batek egin digu, berak modulua ikasi du eta honen gaineko informazioa dauka. Hasteko, proiektuen bidezko ikaskuntza zertan datza azaldu digu, ze metodologia jarraitzen duen, ze fase jarraitzen dituen, eta abarrekoak azaldu dizkigu. Amaitzeko Antzuolako Herri ikastetxearen inguruko informazioa eman digu.
Niri Antzuolako Herri ikastetxearen metodologia asko gustatzen zait. Interes handia daukat Gasteizko Errekaberri eskolan, Antzuolako metodologia jarraitzen duena, han ikasten duten haurrak ezagutzen ditut eta oso pozik daude hango proiektu eta metodologiarkin.

Bigarren aurkezpena programazioaren ingurukoa izan da. Duela aste batzuk honen inguruko beste aurkezpena izan genuen eta oraingoa oso antzekoa izan da, kontzeptu batzuetan sakontzeko balio izan du, eta gai hau birpasatzea baliogarria izan da, batez ere unitate didaktikoa egin behar dutenentzat.

Comentarios