14.astea, Loczy eta dokumentazioa

Aste honetan asteburuan zehar Gasteizko Europa jauregian egondako jardunaldie buruz hitz egin dugu. Jaurdunaldi hauek Plikerren teorietan oinarritzen ziren, eta ni ez naiz horietan egon, baina irakasleak kontatu digunaren arabera esaldi batekin laburtuko nuke han esan dena " Oso garrantzitsua da haurra nola begiratzen eta ulertzen dugun"

Honi buruz gehiago hitz egiteko astelehen eta asteartean Loczy eskolaren bideo bat ikusi dugu. Loczy Budapesten aurkitzen den "institutu" bat da, lehen orfanato bat zen, baina momentu batean umerik gabe beratzerakoan, eskola pribatu batean bihurtu zen. Hemen Plikerren metodologia lantzen dute.
Bideoan ikusi dezakegu umeek egunero dituzten ohiturak, eskolara nola ailegatzen diren, gelan egiten dutena, patioan pasatzen duten denbora... Gelako egoera batzuk aztertzen dira bideoan ere, umeen arteko liskerrak, kasketak, akordioak..
Hemen gertatzen den guztia badirudi inprobizazioaren fruitua dla, baina okertuta gaude, honen guztiaren atzetik lan urte asko daude.
Eskola honetan behar pertsonalak kolektiboen aurretik lehenezten dira, ez dira mugimenduak indartu behar taldearen onerako.
Umeak askatasun osoa dauka bere mugimenduetan eskola honetan, irakasleak kanpotik jarduten du, ez da umearen ekintzetan sartzen, ez dauka paper aktiboa, umea interesatzen edo ez usten dute. Haien ustez umearen aktibitatea ikerketa librea da eta ezin da eten.

Nik ez daukat metodologia honen inguruko ideia finko bat, badaude gustatzen zaizkidan gauzak eta gustatzen ez zaizkidanak ere, beste metodologia batzuk nahiago ditut.


Ostiralean behatzaile taldeko kideak lauhilabete honetan zehar irakurritako liburu bati buruz hitz egin digute. Liburuaren izenburua "Documentar la vida de los niños y las niñas en la escuela" eta Kataluniako eskola sareak plazaratu du hainbat eskoletako irakasleen laguntzarekin. Haien aburuz, liburu motza, erraza eta hausnartzea eragiten duena da. Hauek dira liburuak lantzen dituen gai ezberdinak: Behaketa ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan, hausnarket, dokumentazioa eta eraketa, dokumentazio prozesuan hartu behar diren erabakiak (zer dokumentatu behar da, ze baliabide erabiliko ditugu), dokumentatzeko forma ezberdinak, entzutearen garrantzia dokumentatu ahal izateko, haurraren eta helduaren irudia dokumentazio prozesuan, ebaluazioa eta hausnarketa batzuk.

Oso interesgarria izan da behatzaileek egindako aurkezpena, gainera ikasle batzuk parte hartu dute eta "debate" txikia sortu da gelan.

Comentarios