Bidaiaren amaiera

Didaktika Orokorra izena duen itsasontzian egin dugun bidai hau amaitzear dago. Otsailean igo ginen itsasontzi honetara, eta orain maiatzean jeisten gara. Ez da bidai erraza izan, isasontzietan egiten diren bidaiak ez dira errazak izaten.


Hurrengo lerroetan nik bizitako esperientzia azalduko dut:

Bidaiaren lehenengo egunetan zorabioa sentitu nuen, itsasoko uretara egokitzea kostatzen da askotan, eta nire kasuan horrela izan zen. Itsasontzira igo eta guztiz ondo sentitu arte egun batzuk pasatu ziren, asteak esango nuke nik. "Non nago?", "Zer egiten dut hemen?", "zertaz hitz egiten du tripulazioak?" "Ez dut ezer ulertzen".... esaten nion nire buruari.

Lehenengo sentsasio hau pasata itsasoko giroari egokitu nintzen. Bat-batean itsasontzain hitz egiten zena ulertzen nuen, nik uste dut nire kamarotean egindako lana (dokumentazioa, informazioa bilatzea, egunean zehar hitz egindakoa errepasatzea eta portafolioan idaztea...) lagundu zidan.

Asteak pasatzen ziren eta egunero itsasontzian ikasten nuen, gauza batzuk beste bidai batzuetatik jakinda nituen edo idei xume bat behintzat baneukan, baina beste gauza asko berriak ziren, batzuk aspergarriak, beste batzuk interesgarriagoak, baina guztiak eguneroko batean jasotzen nituen, geroago zerbait kontsultatzeko beharra izatekotan arazorik gabe aurkitzeko. Orain badakit urteko plana zer den, unitate didaktikoa nola egiten den eta ze helburu dituen, umeei ealuazioak egiteko zenbat modu dauden, pedagogia berriak Heziberri 2020 zer den, zertarako erabiltzen den, ze helburu dituen.... eta beste haibat eta hainbat gauza

Bidai honetan itsasontziko kapitainak edozein zalantzarekin lagundu digu, baina tripulazio osoa izan dugu lagun bidai osoan, guztion artean lagundu gara, azalpen berriak eman dizkidate eta nik ere eman ditut. Eta tripulazioaz aparte beste pertsona asko ezagutu ditut, batzuk ezagutzen nituen jada, baina hobeto ezagutzeko aukera izan dut, hauek izan dira batzuk Emmi PiklerMaría Lina Iglesias Forneiro,Carles MonereoCesar Bona....

Bidaiaren helburua ikastea izan da, igotzerakoan genituzten ezagutzak aberastea eta ezagutza berriak eskuratzea. Hauek beharrezkoak izango dira guk gure itsasontzia izaterakoan itsasoan ez galtzeko eta eramango dugun tripulazioak arazorik ez izateko. Zeharkatuko dugun itsasoa oso zabala izango delako eta oztopo asko aurkituko ditugu behar, baina bidai honetan eskuratutakoa bide hori erraztuko digu. Badakit bidai gehiago egin beharko ditudala itsaso zabalera bakarrik atera aurretik, baina lehen pausua emanda dago.

Bidai honek  konfiantza eman dit, autonomia izatera lagundu dit eta nahiz eta hasiera gogorra izan ondo pasatu dut eta asko ikasi dut modu autonomoan.

Nik bidai honetan zehar idatzitako eguneroko honi bukaera emateko eskerrak eman nahi dizkiot,bai kapitanairi eta baita nirekin bidaia egin duen tripulazio osoari ere. Haiei esker prozesu ahu errezagoa izan da eta uste dut hasierako helburua bete dela, asko ikasi dut eta uste dut prest nagoela laster itsasora ni bakarrik ateratzeko.


Comentarios