11. astea, zer da didaktika? eta la oreja verde

Asteari hasiera emateko gure ikaskide batzuk "Zer da didaktika?" aurkezpena egin digute. Oso  aurkezpen interesgarria izan da, didaktikaren hainbat definizio, jatorria, elementuak, motak, helburuak eta dimentsioak azaldu dizkigute. Haiek egindako aurkezpenaren laburpen txikia utziko dut hemen:

Didaktika "didastekene" hitz grekotik datorren hitza da eta irakasteko artea esan nahi du. XVII. mendean hartu zen zientzia bezala, nahiz eta aurretik Sokrates eta Platonek sortu.
Hainbat definizio aurkitzen dira didaktikaren inguruan, Etxague honela definitu zuen 2004.urtean: "Berariazko komunikazio-testuinguruetan garatzen diren irakaskuntza/ikaskuntza prozesuez arduratzen den zientzia teoriko praktikoa eta teknologia da, gizabanakoaren formazioa eta garapen
soziala azken helburuak dituelarik."
Didaktika mota ezberdinak daude ikaslea nor den eta zer irakatsi behar den kontuan hartzen badugu, hauek dira aurkitzen ditugun motak: Orokorra, berezia, teknologikoa eta diferentziala.
Lau elementuk osatzen dute didaktika, irakaslea edo hezitzailea, ikaslea, testuingurua eta curriculuma.
Didaktikak ez dauka helburu bakarra, bere helburu nagusiak, ikasleak garapen integrala jasotzea, irakastearekin eta ikastearekin harremena duten aspektu guztiak aztertzea eta arazoak bideratzea dira bere helburu nagusienetako batzuk.
Bukatzeko didaktikaren dimentsio ezberdinak aipatuko ditut: dimentsio artistikoa, dimentsio teknologikoa eta praktikoa, dimentsio kultural arakatsailea, dimentsio terapeutikoa, dimentsio etikoa, dimentsio sozio-historikoa, dimentsio zientifikoa eta dimentsio artisaua.

Aurkezpenari amaiera emateko haien ondorioa eman dute, nire ondorioa didktika gure irakaskuntza prozesuaren parte den guztia dela esango nuke, baina oso gutxi ezagutzen dugula.

Astearteko saio praktikoan unitate didaktikoarekin jarraitzeko denbora izan dugu, nire kasuan unitate didaktikorik egin behar ez dudanez K2 lanarekin aritu naiz, baina ikaskide batzuen zalantza batzuk argitu ditut haien unitate didaktikoaren inguruan.

Ostiralean oso jende gutxi egon gara gelan, hau asko lagundu du saioa modu indibidualean eta kolektiboan ere hobeto aprobetxatzeko. Denbora izan dugu portafolioen inguruan hitz egiteko, lanen inguruko zalantzak agitzeko eta gero Carmen Diéz Navarroren "LA OREJA VERDE DE LA ESCUELA" denon artean irakurtzeko.

Resultado de imagen de la oreja verde de la escuela
Testu hau asko gustatu zait, idazlea irakaslea da duela 25 urte eta hezkuntzako ia etapa guztietatik pasatu da irakasle moduan. Asko irakurtzen duen eta kurtso formatibo askotara joaten den irakaslea da, bere lana gustatzen zaio eta klaseetan antzematen da. Orain Haur Hezkuntzako irakaslea da eta gelan eguneroko bat eramaten du, honetan egunero gelan sortzen diren elkarrizketak, proiektuak, tailerrak, bisitak... idazten ditu. Bere kontaketa hauek sentimenduz, errespetuz eta sormenez beteta daude baina iturri teorikoak ere kontuan hartzen ditu.
Bere testuetatik gehien gustatu zaidana "La oreja verde de la escuela" izan da, honetan azaltzen du gu guztiok belarri berde bat daukagula, askea, irekia, arretatsu eta zantzailea dena. Horregatik saiatzen gara eskolak aldatzeko gaitasuna izatea eta pertsianak irekiak uzten ditugu, berrien, kanten, iruzkinen, ideien...zain.
Gelan irakurritako testuan beste testu labur batzuk agertzen dira ere oso interesgarriak guztiak eta irakasle honek bere lanarekiko duen maitasuna erakusten dutenak, oso zorte handia daukate bere inguruan lan egiten duten irakasleek eta bere babesean dauden umeek eta haien familek.


Comentarios