15.astea, behatzaileak, autoebaluazioa, Iker eta Itziar

Astea behatzaileen ebaluazio eta autoebaluazioarekin hasi da. Haiek kurtsoan zehar behatutakoari buruz eta haien lanaren ibilbidearen inguruan hitz egin dute.
Haien aburuz, gure taldean parte-hartze txikia dago eguneroko ekintzetan. Honen arrazoia ez daukate oso argi, lotsa, arreta gutxi jartzea... edo bestelakoak izan daitezke. Klaseak horrela joanda ezinezkoa izan da emandako guztia probetxuzkoa izatea, guk orokorrean oso desmotibatuta egon gara eta arrazoiak anitzak izan dira.

Saio honetan klaseko hainbat ikaskide hartu dute parte eta haien iritzia eman dute guzti honen inguruan. Gehienek iritzi berdina izan dute, ikasgai hau ez die motibazioa piztu, nahiz eta  beharrezkoa ikusi gure lanbidea aurrera eramateko. Ni ideia honekin bat nator, nik ere uste dut oso ikasgai beharrezkoa dela, baina ez dit motibazioa sortzen. Nik gauza asko banekizkien goi-mailako gradua egin dudalako eta ikasgai hau eman dudalako, beste modu batean, baina hemen aipatutako kontzeptu gehienak landu ditut. Hau guztiagatik ez diot "beldurrik" izan ikasgaiari, baina uste dut zaila izan dela klasearen erritmoa jarraitzea eta momentu askotan galguta sentitu naiz.

Behatzaileeek ere, haien autoebaluazioa egin dute eta haientzat egindako lana ez da erreza izan kontatu dute, hasieran planteatutakoa ideia ona eta lan erraza iruditu zitzaien, baina asteak aurrera joan einean galduta sentitzen ziren, ez zekiten zehazki zer behatu, zer baloratu... Baina uste dut, haiek azaldu dutenarekin pozik geratu direla azkenean egindako lanarekin, eta nahiz eta bidea erreza ez izan gustura sentitu dira astero-astero egindako lanarekin (klasean behatu, blogga egin...)

Nire ustez ez da lan errraza izan, eta zoriontzen diet egindako lan guztiagatik.

Asteartean saio praktikoa izan dugu, honetan irakasleak eskatu digu gure kurtsoko autoebaluazioa egitea, bai gurea eta bai taldearena ere, hau da, gurekin K2an lanean aritu direnena.Blogg honen aszken sarrera nola egin behar den eta nola ebaluatuko den azaltzeko denbora izan dugu ere, eta bere bloggean ibiltzeko aprobetxatu dut nik.

Ostiralean gure gelako bi ikasle  ez-presentzialak etorri dira aurkezpen bat egitera. Aurkezpena didaktika izena izan du eta haien ibilbide berezi honetan ikasitakoa kontatu digute. Oso interesgarria izan da, guk bizitakoarekin alderatuz oso ezberdina izan delako haien esperientzia. Ikerrek Didaktika orokorraren esku liburua, “Haur eta Lehen Hezkuntzako irakasleentzat” liburua izan du oinarri eta Itziarrek Haur Hezkuntza zikloko Didaktika ikasgaiaren apunteetatik eta Hik Hasi
29. monografia: Ebaluazioa Haur Hezkuntzan paradigma aldaketatik egin du bere jarraipena didaktikaren arloan.
Aurkezpena oso interesgaria izan da haien ikasle eta Itziarren kasuan irakasle bezala izandako esperientziak gurekin konpartitu dutelako eta hori oso aberasgarria izan da aurkezpena osatzeko. Teoria moduan Haur Hezkuntzaren historia, esku-hartzea, irakasle baten irudi profesionala, irakaslearen xehetasunak, talde lanaren garrantzia, makro eta mikrodidaktika, curriculuma, Haur Hezkuntzaren helburuak, metodologia ezberdinak, ebaluazioa eta egokitzapenari buruzko informazioa eman digute. Hau guztia Cesar Bonaren bideo batekin osatu dute.



Nik asko eskertzen diet egindako lana eta gurekin partekatzeagatik, haien esperientzia eta gurea oso ezberdina izan delako eta gertutik ezagutea utzi digutelako.

Uste dut klaseak amaitzeko oso modu ona izan dela.


Comentarios