8.Astea, proiektua eta unitate didaktikoa eta curriculumaren azalpena

Asteari hasiera emateko eta proiektu eta unitate didaktikoekin lanean hasi garelako, irakasleak bi kontzeptu hauen ezaugarriak eta ezberdintasunak ekarri dizkigu binaka lantzeko. Nik beste ikaskide batekin irakurri eta ideia edo kontzeptu hauen definizio orokorra ateratzen saiatu gara:




















-Proiektua: Ikasleen interesetan edo beharretan oinarrituta dago (ikaslea da proiektuaen erdigunea), ez dauka zehaztutako ibilbiderik, ikerketaren arabera norabide bat edo beste hartzen du. Proeiktuetako ebaluazioa bildumazkoa da, beraz, ikaskutza-prozesu osoa hartzen da kontuan ebaluatzeko orduan .


-Unitate didaktikoa: Helburu didaktiko zehatzak lortzeko egunero garatzen diren eskola.jardueren plangintza da. Aldez aurretik zehaztu eta antolatuta dago, espazioan, denboran, metodologian...










Astearte honetan K2HH modulu lanarekin nola goazen errepasatzeko erabili dugu, ze puntutan gauden, ze arazo sortu diren, entrega datak adostu... Azkenean modulu lanaren entrega ez dugu aldatu eta maiatzaren 11 izango da entrega eguna.

Ostiralean, asteari amaiera emateko, nik eta beste hiru ikaskide Curriculumaren azalpen teorikoa aurkeztu dugu gelaren aurrean. Gure aurkezpenak hurrengo puntu hauek jorratu ditu:

1. Zer da Curriculuma?: ( Ikuspegi ezberdinak ikasle edo irakasleak definitzen badu, curriculumaren lau galderak: zer irakatsi?, nola irakatsi?, noiz irakatsi? eta zer, noiz eta nola irakatsi?)

2.Curriculumaren ezaugarriak: (Derrigorrezkoa, deszentralizatua eta irekia, barneratzailea, malgua eta orientatzailea)

3. Curriculumaren iturri teorikoak: ( Iturri soziologikoa, iturri epustemologikoa, ituri pedagogikoa, iturri psikologikoa eta iturri fisiologiakoa)

4. Curriculum motak: (Irekia edo itxia, agerikoa edo ezkutua eta formala edo erreala)

5.Curriculumaren zehaztapen mailak: ( Lehen zehaztapen maila: Gutxieneko ikasketetatik curriculumera, Bigarren zehaztapen maila: Ikastetxearen proposamen pedagogikoa eta Hirugarren zehztapen maila: Programazioa)

6.Curriculumaren lege garapena: ( Curriculumaren barne egitura: Helburuak, oinarrizko konpetentziak, edukiak eta estrategia metodologikoak)

7. Orientabide metodologikoak

Nire aburuz, egindako azalpena argia izan da, egia da curriculuma ulertzeko aurretiko informaziorik gabe edo informazio gutxirekin oso zaila dela, baina guk era sinple batean azaltzen saiatu gara eta kontzeptu orokorrak argi geratu direla uste dut. Ikaskide batzuk galderak egin dizkigute eta guk erantzuna eman diegu, horrek ere ulergarritasuna errazten du, gure gelan galdera gutxi egiten ditugu azalpenen aurrean eta aldatzeko gauza oso garrantzitsua iruditzen zait. Azalpena era dinamikoago batean egiteko ikaskideekin ariketa bat egin dugu curriculum moten inguruan, guk lau egoera proposatu ditugu eta haiek ze curriculum mota azaltzen den esan behar izan dute, hona hemen proposatutako egoerak:

1. Egoera: Talde bateko berezitasunak eta erritmoak kontuan hartzen dira edukiak emateko orduan, berdin du 2 hilabete edo 4 hilabetere irautea barneratze prozesua.   

 Irekia edo Itxia?


2.Egoera: Selektibitate prestatzeko orduan, historiako irakasleak 12 gaiak eman behar ditu azterketa egin ahal izateko. Eta eduki hauek irailetik maiatzara eman behar ditu, hau da, ez dauka denboraren malgutasunik.

Irekia edo itxia?


3.Egoera: Irakasleak: Mikel, ekarri ahal didazu liburu hori, mesedez?
                 Ekartzean irakasleak esan dio:- Eskerrik asko Mikel! Eta Mikelek esaten du:- ez horregatik.
                  Egunean zehar entzuten du umeak nola eskatzen dituzten gauzak mesedez eta eskerrak emanez.

Agerikoa edo ezkutua? Formala edo erreala?

4. Egoera:  Ebaluaketa bakoitzean emango diren gaiak kurtso hasieran jakinaraztea.

Agerikoa edo ezkutua? Formala edo erreala?


Esan behar dut gure azalpenean zehar irakasleak egindako hainbat iruzkin asko lagundu dutela hainbat kontzeptu argitzen eta hainat gauza hobeto uertzen, esan dudan moduan curriculuma ulertzeko denbora behar da eta ez da kontu erraza.

Azkenik, gure gelako behatzaileen blogga utziko dut hemen eskuragarri, haiek gure azalpena eta gelan egiten ditugun beste hainbat kontuetaz hitz egiten dute eta oso interesgarria da, gainera gure azalpeneko sarreran guk aipatu ez genuen laugarren zehaztapen mailaz hitz egiten dute.

Laugarren zehaztapen maila: hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei zuzendutako hezkuntza erantzuna

Hezkuntza behar bereziak azaltzen dituen ikasleriarentzat dago bideratuta, ohiko curriculumean burututako banakako egokitzapenari hain zuzen. Aniztasunari erantzuteko neurriek HPBak dituzten ikasleak barne hartzen dituzte, eta testuinguru arruntean integra daitezen eta egokitzapenak parte har dezaten nahi badugu hartu behar diren lehenengo neurriak dira. Ezin izango dugu HPBak dituzten ikasleak integratu testuinguru arrunta ez badin badago talde heterogeneoei erantzuna emateko pentsatuta eta diseinatuta, ez badu malgutasun nahikorik hezkuntza-erantzuna ikasle guztien eta bakoitzaren ezaugarriei eta beharrei egokitzeko  (pausoz pauso blogga, 2018ko apirilarean 9an, http://pausozpausobehaketa.blogspot.com.es/)


                                               

Comentarios